XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere lanak aipatuak ba'dira arrotu egiten da, eta bere lanetan atsegintzen asten da.

Umearen gorputza: Umearen desarrolluari begira egon bear gara denbora guztian.

Amak eta aitak ardura aundia.

Baiña edozein anormalidade bere nortasun eta jakintzaren aurka joango da.

Altura eta pixua beti kontuan: Neskatoak: 93-106 zm. 14,9-17 kilo. Mutikoak: 91-108 zm. 15,1-18 kilo.

Izkuntza: Bost urteko umea, geldi-geldi bere ingurua bereganatzen dijoa.

Ori bere adimenaren neurrian egingo du.

Orregatik, bere inguruak ardura aundia artu bear lukete beren esaldien joskeran, esakeren garbitasunean, oguztaldi eta itzen abots eta doñuetan.

Bost urteko umea oso praktikoa da.

Gauza bateri buruz ari danean, onurakorra dan galdetzen du.

E. b. oea, lo egiteko; sagarra, jateko...

Orduan fenomeno berri bat: elkar-izketa.

Bere esakeretan lendabiziko oldozketak agertzen dira.

Izkuntzaren desarrollua bizia izan dedin, umeari pentsatu eragiteko, eta sentitzen duana esan eragiteko ariketak jarriko ditugu.

Ortarako iztegi egoki bat...

Esaldi bakoitzean, 4 edo sei itz...

Baiña itzak eta esaldiak ez dira naiko; ikutu egin bear du, sortu, asmatu... ipuiak, berak ikusi ditun gauzak edo gertaerak...

Izkuntza-arloa programauta egon bear du, baiñan umearen azkatasunari eta sormenaren bideak zabalik utzi.

Zentzunen eziketa: Zentzunak bear dan bezela azi eta ezitzen ez ba'dira, berak onartzen dutena ez da gai egokia izango umearen konzetuak sortzeko.

Gauzarik onena gauzak experimentatzea izango da: usai egin, ikutu, gustatu... azkenean izena ikasi.

Orrela galderen erantzunak berak billatzen dituzte.

Oroimenak toki berezia du adimenaren desarrolluan.

Ariketa asko egitea komeni zaigu: bai begiz, belarriz...

Ariketa auekin umearen arreta eta oarmena girotzen dira, eta iztegia ikasten laguntzeko bide egoki biurtzen dira.

Oso garrantzi aundikoa irakurtzen eta idazten ikasteko.

Orrela, bost urteko umea, gauza konkretuak onartu eta bereganatzeko gei egiten da.

Bide au egiteko beste ez diran umeak, andereñoak bakarrean artu bearko ditu eta zer gertatzen dan ikusi.

Zenbaketa-arloa: au beste, baiño geiago, baiño gutxiago, berdin esakerak azaldu bear dira.

Zenbakizko zenbakiak ulertzeko bearrezko dira.

Umea amar edo amairura arte zenbatzeko beste ba-da.

Guk uste dugu, zenbaki aundiagoen esanaia ulertzeko almena dutela umeak.

Eta ori oker aundia litzake.

Oso interesgarri dugu, umeak tokiari buruz daukan idea.

Eta idea ori nola irixten dun jakitea.

Umeak bere egintzekin lortzen du idea ori, eta ez ikusmenakin.

Umeak gauzakiak bata bestearen ondoren ipiñita, eta bera alde batetik bestera ibilita obeto billatuko du idea ori.

Ikusmenak laguntzen dio.

Ederti-arloa: ZERTARAKO ETA NOLA galdezka dabiltza.

Ariketa guztiak galdera oiei begira.

Jakinmin ori asetzeko asmoz.

Kuriosidade ori aprobetxatuz.

Itz egiteko baiño bere ideak plasmatzeko egarri geiago dauka.

Eta bere ideak agertzeko beste bide batzuk aurkitzen dituanean beste aberastasun bat lortzen du.

Bere pentsamentuak egintza, gauza, batzuetan biurtzen ditu.

Esku-lan eta ederti-arloan azkarrak diran umeak ume argiak izango dira.

Eta ariketa auek egitea umeari atsegin zaio: lotu, azkatu, lotu, josi, etxe egin, buru-austeak, margotu, plastilinakin gauzakiak egin.

Musika: Abesti, tresna, esku ta oin, gorputz-igi eta jokoen bitartez umea musika arloan sartuko da.

Ume batek abestu edo tresnakin abestiari laguntzen dionean musikaren munduan sartuta dago.

Tresnak entzuten oitzea oso ona da, baiña umearen abotsa galdu eta estaldu gabe.

Umearen abotsa ugarituaz joango da, andereñoak abots-ariketak ondo egiten ba'ditu.

AFI.